Blog

30/06/2014 15:18

Limoi eta Menda Cupcake

Gaurko honetan, erabili ditudan errezetak ohikoak dira.

Alde batetik, lemon curd prestatuko dugu (begiratu errezeta). Ondoren, ohiko bizkotxoa egin, banilla zaporekoa.

Dena prest dagoenean kapsuletan jarri eta labean sartu. 180ºtan 20 minutu, beti legez. Adi egon, denbora kontrolatu behar da. Gero, zursare baten gainean jarri hoztu arte.

Hoztu ondoren, aizto batekin zulotxo bat egingo dugu, goiko partean. Zulotxo horretan jarriko dugu lemon curd. Zuloa sakona izan behar du limoia ahalik eta gehien sartzeko.

Amaitzeko, buttercrean egingo dugu. Betiko kopuruak erabiliko ditugu. Dena nahastu ondoren menda estraktua bota behar zaio, nirea likidoa denez bi edo hiru tantak botatzen dizkiot eta jarraitzen dut irabiatzen 5 minutu gehiago.

Bukatzeko, mahuka baten jarri krema eta apaindu cupcakeiak.

Nik, kolore morea eman diot kremari, gustatzen zaizkidalako koloreak erabiltzea baina, hori bakoitzaren gustora.

 

 


ON EGIN!!!!!!

24/06/2014 09:54

Treasur's Cupcake

Gaurko errezetaren izena lagun baten semeak jarri du, Oier. Ondo pentsatu ondoren treasur aukeratu zuen, auskalo zergatik.

Osagaiak:

200 gr irin

150 ml olio

4 koilarakada azukre beltza

legamia sobretxo bat

150 ml esne

koilarakada bat banilla

koilarakada txiki bat kanela

3 arrautz

Irina eta legamia behatu, gorde. Bol baten olioa eta azukrea nahastu. Pitxer baten esnea eta banilla jarri, koilara batekin nahastu, gorde. Ondoren, olioa eta zukreari bota arrautzak, banan-banan. Nik askotan egiten dut arrautz bat eta esne pitin bat, dena bukatu arte, horrela hobeto lantzen da, eskuz egiten baduzu. Amaitzeko, kanela bota eta ondo nahastu.

Betiko moduan, kapsuletan sartu eta labera. 180ºtan 20 minutu edo gutxiago, erne ibili. Labetik atera eta gero zursare baten gainean jarri hoztu arte.

Oro har, 15 cupcake edo irteten dira, segun eta zer-nolako kapsulak erabiltzen dugun. Handiak badira gutxiago.

Hozten diren bitartean txokolate ganache egingo dugu, cupcakeiak betetzeko.

Txokolate Ganache

50 ml esne-gain

50 gr desegiteko txokolatea

Txokolatea oso ondo txikitu behar da, lana errazteko. Txikitu ondoren, bol baten jarri. Sutean esne-gain ondo berotu, irakin arte. Irakitzen hasten denean, berehala, txokolate gainetik bota eta ondo nahastu.

 



Behin, hau dena eginda eta cupcake prest daudenean aizto bateki cupcakeien goiko partean zulotxo bat egingo dugu, ganachea hortik botatzeko. Kentzen dugun zatia gero berriro jarri.

Amaitzeko, buttercream egingo dugu, limoi zaporekoa.

Osagaiak:

250 gr gurin

250 gr azukre glase

4 koilarakada esne

limoi baten azal guztia

Limoiaren azal guztia ondo birrindu. Azukrea behatu. Bol baten azukrea eta gurina irabiatu, minutu batzuk, ondo nahastu arte. Gero, esnea bota ata jarraitu irabiatzen, astiro. Amaitzeko, limoia bota eta irabiagailuari idar gehiago eman. 10 minutu edo.

Nik, beti bezala kremari kolorea eman diot, berdea. Gero, mahukan sartu eta apaindu. Oraingo honetan erabili dudan ahoa 1Mkoa da, izar formakoa.

ON EGIN!!!!!




Gainetik, gero fondant pitin bat jar daiteke.



Loreak edo txoriak, bakoitzaren gustora.


 

17/06/2014 20:24

Gaurko errezeta berezia da, bihurrikeri bat izan da.

Cupcake Bereziak

Osagaiak:

200 gr irin

150 ml olio

4 koilarakada azukre beltza

legamia sobretxo bat

150 ml esne

3 arrautz 

koilarakada banilla bat

txokolate txirbilak

Irina eta legamia behatu. Bol baten azukrea eta olioa nahastu. Pitxer baten nahastu banilla eta esnea. Ondoren, azukrea eta olioari bota irin pitin bat eta jarraian arrautz bat, ondo nahastu. Horrela arrautz guztiak bota arte. Amaitzeko esnea bota eta berriro ondo nahastu. Eskuz egin daiteke. Dena ondo nahstu ondoren, txokolate txirbilak bota, baina, bota baino lehen txokolatea irinatik pasatu horrela ez dira geldituko orearen hondoan.

Ondoren, kapsuletan jarri betiko moduan. Labean sartu 20 minutu 180ºtan. Gero zursare baten gainean jarri ondo hoztu arte. Adi egon, askotan 17 edo 15 minututan prest daude.

Hoztu ondoren, Mascarpone gazta jarriko dugu, krema bat.

Osagaiak:

100 gr glas azukrea

100 gr gurin

250 gr Mascarpone gazta

Azukrea behatu, gurinarekin nahastu, ez izan prisarik lana da eta. Gurina hozkailutik kanpo badago askoz hobeto, errezago baita lan egiteko. Amaitzeko, gaztarekin nahastu.

Ondoren espatula batekin jarri krema cupcakeien gainetik, ahal den guztia, dena bukatu arte.

Amaitzeko, buttercrean, jarriko dugu. Oraingo honetan, banilla zaporekoa.

Osagaiak:

250 gr gurin

250 gr glas azukrea

4 koilarakada esne

koilarakada bat banilla

Azukrea behatu, pitxer baten nahastu esnea eta banilla. Bol baten, azukrea eta gurina nahastu. Ondo irabiatu, astiro-astiro. 7edo 10 minutu, gero esnea bota eta jarraitu irabiatzen. Irabiagailuari indarra handitu eta jarraitu beste 10 munutu gahiago.

Amaitzeko, mahukan sartu krema eta polito jarri cupcake.

Hasieran esan dudan moduan hauek bereziak dira eta apaintzeko txokolatezko forma berezi bat erabili dut. Horretarako desegiteko txokolatea erabili dut. "al baño maria" desegin txokolatea eta moldeetan jarri, hoztu arte. Ondoren atera eta cupcakeien gainean jarri.

ON EGIN!!!!


 


 

 

09/06/2014 20:15

Oraingo honetan nahastuko ditut gustatzen zaizkidan bi zapore. Txokolatea eta limoia.

Horretarako Browniaren eta Lemon curderen errezeta erabiliko ditut. Lehenengoz lemon curd prestatu eta hozkailuan dagoen bitartean Brownia egin.

Brownia zursare baten gainean hoztu behar da. Oro har, beti handitzen da, gehien bat erditik eta nahiko itsusi gelditzen da, horrelakoetan moztu ahal duzun guztia eta gero buelta heman.

Dena egin ondoren, Browniari bota limoia, gainetik ahal den guztia. Utzi 10-15 minutu, ondo gogortzeko bestela, ganachearekin nahastuko zaizu.

Limoia bota eta gero, ganache bota behar da, limoia estali arte.

Nik, oraingo honetan apaintzeko, txokolate zuria bota dut gainetik. Betiko moduan, bakoitzaren gustora.

ON EGIN!!!!





05/06/2014 18:31

Cappuccino Cupcake

Osagaiak:

200 gr irin

150 ml olio

4 koilarakada azukre beltza

legamia sobretxo bat

150 ml esne

bainilla koilarakada bat

3 arrautz

Irina eta legamia behatu eta gorde. Bol batean, azukrea eta olioa nahastu. Pitxer batean, esnea eta bainilla ipini.

Ondoren, olioari eta azukreari gehitu behar zaio irin pitin bat, nahastu eta jarraian arrautza bota, horrela arrautz guztiak bota arte, beti banan-banan. 

Amaitzeko, esnea bota, astiro-astiro, jarraitu nahasten.

Hau dena prest dagoenean, kafe zaporea emango diogu oreari, horretarako behar da:

2 koilarakada ur bero

2 koilarakada txiki hauts kafea

Edalontzi baten jarriko dugu ura eta kafea, ondo nahustu eta orean sartu.Oso ondo nahastu behar da.



Orain, betiko moduan, orea kapsuletan jarri eta labean sartu, 180ºtan 20 minutu edo gutxiago, adi ibili.

Egin ondoren, zursare baten gainean jarri ondo hoztu arte.

Hurrengo pausoa izango da txokolate ganache egitea cupcakei gainetik ipintzeko. 

Horretarako behar da:

90 ml esne-gain

90 gr desegiteko txokolatea

Txokolatea txikitu behar da, ahalik eta gehien, bestela ez da urtzen. Ontzi baten, esne-gaina ondo berotu eta txokolate gainetik bota. Koilara batekin lagundu, txokolate ondo urtu arte.

Amaitzeko, cupcakei gainetik bota. 

Apaintzeko, betiko buttercrean erabiliko dugu baina, honi ere kafe zaporea jarriko diogu.

Osagaiak:

250 gr gurin

250 gr glas azukrea

4 koilarakada esne

hauts kafe koilarakada bat

Azukrea bahatu, gurinarekin irabiatu, astiro-astiro. Edalontzi baten, esnea jarri kafe hautsekin eta bota gurina eta azukreari. Jarraitu irabiatzen 5 minutu gehiago astiro-astiro, gero pitin bat azkarrago beste 5-8 minutu.

Krema mahukan sartu, espatula batekin eta has zaitezke apaintzen. Mahukaren ahoa formaduna bada politagoa gelditzen da.

ON EGIN!!!!


31/05/2014 10:35

Red Velvet Cupcake

Osagaiak:

60 ml olio

100 gr azukre beltza

arrautz bat

kakao koilarakada bat

koilarakada txikia bainilla

125 ml esne

koilarakada txikia limoi zukua

150 gr irin

legamia sobretxo bat

koilarakada txikia ozpina

Edalontzi baten nahasten  dugu esnea limoiarekin, gutxienez 5 minutu egon behar dute elkar.

Bol baten nahasten dugu azukrea eta olioa, ondo nahastu. Ondoren arrautza botatzen dugu.

Irina, kakaoa eta legamia behatu, nahastu eta ozpina gehitu. Ondoren, azukrearekin nahastu. Lehenengoz erdia bota eta gero beste esne erdia, horrela dena ondo nahastu arte.

Eskuz egin daiteke baina, robota baduzue askoz hobeto.

Orea egin ondoren koloratzaile gorria bota, nik nahikotxo botatzen diot  gorri kolorea asko gustatzen zaidalako, betiko moduan bakoitzaren gustora egon behar du.

Dena prest dagoenean, kapsuletan bota. Labean sartu, 180ºtan 20 minutu edo. Cupcakeak oso arin egiten dira,  adi egon!!!!

Egin ondoren zursare baten gainean jarri ondo hoztu arte.

Oraingo honetan, cupcakei gainetik gazta krema jarri dut.

Osagaiak:

50 gr glas azukrea

arrautz bat

100 gr Mascarpone gazta

Azukrea behatu, arrautz gehitu eta nahastu. Gero, gazta bota. Ondo nahastu eta gero, espatularekin cupcakeetan jarri, dena ondo estali arte.

Neurriak, askotan zailak dira baina, soberan gelditzen bada gorde daiteke hozkailuan.

Azkeneko pausoa, buttercrean, gaurkoa bainilla zaporea du.

Osagaiak:

250 gr gurin

250 gr glas azukrea

4 koilarakada esne

koilarakada bat bainilla

Azukrea behatu, azukrea bota irabiatu,astiro. Esnea gehitu, irabiatu 2-3 minutu gehiago eta amaitzeko bainilla bota, jarraitu irabiatzen beste 5-8 minutu.

Politago izateko, krema era koloreztatu, gorriz edo beste kolore batekin.

Amaitzeko, mahuka baten sartu eta polito jarri. Ahoa arrosa formakoa bada, dotore-dotore gelditzen dira.

ON EGIN!!!!!



29/05/2014 17:05

BROWNIE MASCARPONE GAZTAREKIN

Ohiko Brownia egin behar da baina, labean sartu baino lehen gazta krema bat botako diogu zapore berezi bat emateko.

Gazta krema:

Osagaiak:

arrautz bat

75 gr glas azukrea

125 gr Mascarpone gazta

Azukrea behatu eta arrautzarekin nahastu. Ondoren, gazta gehitu eta ondo nahastu, lana da baina, eskuz erraz egin daiteke.

Ondoren, moldean Browniaren ore erdia jarri eta horren gainetik gazta bota koilara batekin. Gero, gazta estali soberan gelditu den Brownie orearekin. Estali ondoren, koilara sartu eta nahastu dena pitin bat.

Oro har, Brownia 40 minutu behar ditu egin arte alabaina, izan daiteke horrela egin ondoren 5 edo 10 minutu gehiago egotea labean.

ON EGIN!!!!



26/05/2014 19:36

Oraingo honetan, azalduko dut nola margotu kokoa.

Osagaiak:

koko

koloratzaile berdea

Pote baten sartu kokoa eta koloratzaile pitin bat, tapa jarri eta astindu etengabe. Askotan, lagundu behar duzu atzamarrekin. Ez izan prisarik. Ondoren, plater batean bota eta gutxienez gau oso bat egon behar du lehortzen.

Nik, kokoarekin erabiltzen dut baina, ere erabil daiteke azukrearekin. Edozein kolore erabil daiteke.


21/05/2014 19:08

Marrubizko Cupcake

Osagaiak:

ohiko bizkotxoa

marrubi zaporeko gahigarria

marrubiak

Hasteko, ohiko bizkotxoa egin behar da, bakoitzak bere gustokoena. Orea prest dagoenean, marrubi zaporeko gehigarria bota, hemen ere bakoitzaren gustora, koilarakada handi bat edo pitin batekin nahiko. Politago izateko gorriz koloreztatu orea.

Betiko modun, kapsuletan sartu eta 20 minututan prest, askotan lehenago egiten dira, kontuz ibili. Labea 180ºtan.

Egin ondoren, zursare baten gainean jarri hoztu arte.

Gazta Krema

Osagaiak:

100 gr gurin

100 gr glas azukrea

250 gr Mascarpone gazta

Azukrea bahatu, gurina eta gazta gehitu ondo nahastu arte. Eskuz egin daiteke. Ondoren, mahukan sartu eta cupcakeien gainetik jarri, mahukaren ahoa izar formakoa izan daite, dotore izateko.

Amaitzeko, marrubiak zatitu eta gainetik jarri.

ON EGIN!!!!



19/05/2014 20:15

Erroskillak Txikiak

Osagaiak:

225 gr irin gogorra

25 gr gurin

legamia sobretxo bat

2 koilarakada azukrea

gatz pitin bat

arrautz bat

100 ml esne

Legamia eta irina behatu. Bol baten irina eta gurina nahastu, eskuz. Ondo nahastu ondoren, legamia, azukrea eta gatza gehitu. Jarraitu nahasten. Amaitzeko, esne erdia bota eta jarraitu nahasten, gero arrautza eta falta den esnea. Orea likatsua eta biguna izan behar du.

Jarraitu nahasten orea 5-10 minutu, likatsua ez izan arte.

Ondoren, bol garbi baten orea ipini baina, lehenengoz olioz buzti. 2 ordu egon behar du, bere tamaina bikoiztu arte, film trasparentearekin estali.

Denbora pasa ondoren, orea oratu 5 minutu edo. Gero, has zaitezke zatiak egiten, bolak egin eta zuloak.

Formak egin ondoren, 20-30 minutu utzi estalitak sukalde paperarekin, handitu arte.

Azkeneko pausoa frijitzea da. Oso arin frijitzen dira, 3 minututan listo.

Apaintzeko:

150 gr azukre glas 

2 koilarakada ur

Azukrea behatu eta astiro-astiro ura bota, eskuz egin daiteke.

Ikusgarriago izateko koloreak bota daitezke, bi edo hiru desberdin eta horrela izango ditugu kolore askotako erroskillak.

ON EGIN!!!



 

 

<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 >>