Blog

18/01/2015 11:35

Kafe Flana

Osagarriak:

1l esne-gain

kafe edalontzi bat

natillak egiteko sobretxo bat ( royal 8 anoakoak)

Esne-gain berotu, sua indar gutxirekin, astiro prisarik gabe.

Bero-bero dagoenean, natillen sobretxoa bota eta nahasi eten gabe. Ondo nahastu arte.

Jarraian kafea bota eta ondo nahasi loditu arte.

Amaitzeko, moldeetan jarri eta hozkailura.

 

ON EGIN!!!!!
 

 

10/01/2015 09:07

Produktu berriak

Nik erabiltzen dudan azukrea. Niretzat berria da.


Onak dira. Glasa egiteko eta azukrea.

 

Fondant berria.


Kolore guztiak daude. Gozo dago.

 

Moldeak

.

 

Nik erabiltzen ditudanak.

Zaporeak:

Hauek dira, nik erabiltzen ditudan zaporeak (marka)


 

Emotikono galletak egiteko.


 

Azenario pastela egiteko produktu berria.



 

Fondant berria!!!!


Fondant gogortzeko.



Eta gero hobeto lantzeko.


 

Fondant lantzeko.



 

Belarra eta ilea egiteko!!!!

 


 

Loreak egiteko!!!!

 

Gozogozo!!!!


 

Kolorezko Buttercream egiteko!!!!

 


 

Beste fondant mota!!!

 

Fondant.....


 

Lanean hasteko prest!!!!

 

 


 

Azkenean lortu dut!!!!

 

 



 

LORTU DUT!!!!!!!!


 

 Lanean hasteko!!!!!


 

ON EGIN!!!!!

 

 

 

16/12/2014 18:50

Galletak

Galletak egiteko beste errezeta bat.

Osagarriak:

120 gr glase azukrea

400 gr irin

250 gr gurin

arrautz bat

Irina eta azukrea behatu, ondo nahastu.

Arrautza gehitu eta jarraitu nahasten.

Amaitzeko, gurina bota eta nahastu, prisarik gabe.

Thermonixa badekozue, 20 segundotan nahasten da.

Nik eskuz egiten dut.

Orearekin bolatxo bat egin eta film trasparentearekin estali.

Hozkailuan sartu, gutxienez bi ordu.

Labean, 12-15 minutu 180ºtan.

ON EGIN!!!!

07/12/2014 10:42

Bonboiak

Osagaiak:

250 gr hur

200 gr desegiteko txokolate beltza

menda estraktua

Hurrak txikitu eta bol baten jarri.

Txokolatea desegin "al baño maria" .

Hurrekin nahastu baino lehen, menda estraktua bota, bakoitzaren gustora.

Nik, hiru tanta bota dizkiot.

Dena ondo nahastu, moldetan jarri eta hozkailuan sartu, arratsalde oso bat edo gau osoa.


 

ON EGIN!!!!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

01/12/2014 19:07

Bonboiak

Nire azken asmakizuna, itxuraz ez dira oso politak baina, zaporea ezin hobea da.

Osagarriak:



Desegiteko txokolatea izan ezik, beste guztia bol baten jarri, bakoitzeko eskukada bat.

Aldi berean, txokolatea osoa erabili, ondo desegin, "al baño maria" bada askoz hobeto.

Ondoren, dena nahastu eta koilara erabiliz kapsulak bete eta zuzenean hozkailuan sartu.

Hozkailuan, gutxienez arratsalde osoa edo gau osoa.

Nik, gainetik urre koloreko hautsak bota dizkiet.


ON EGIN!!!!!!
 

23/11/2014 12:47

MARACUYÁ

Osagaiak:

200 gr irin

4 koilarakada azukre beltza

legamia sobretxo bat

150 ml esne gaingabetua

150 ml olio

3 arrautz

maracuyá koilarakada bat

Nik erabiltzen dudana.


Betiko moduan egingo dugu.

Cupcake moduan prestatu ditut.


Gogoratu, labea 180ºtan 15-20 minutu. Ondoren, zursare baten gainean ipini hoztu arte.

Gaitenik, txokolatezko ganachea jarri dut.


Ganache:

50 gr desegiteko txokolate beltza

50 ml esne-gain

Txokolatea ondo birrindu, esne-gain berotu eta ondo nahastu.

Amaitzeko, buttercream jarri diot, maracuyá zaporekoa, nola ez...

Buttercream:

150 gr glase azukrea

150 gr gurin

2 koilarakada esne gaingabetua

maracuyá koilarakada bat

Betiko moduan egin dut eta kolore gahiago emateko laranjaz tintatu dut.


 

ON EGIN!!!!!!!
 

01/11/2014 10:18

Arroz Pastela Limoia eta Txokolatea

Errezeta honetan hiru zapore desberdin nahastu ditut. Hasteko, ohiko arroz pastelarekin hasi naiz, lemon curd jarri diot eta amaitzeko txokolate ganache pitin bat.


Arroz Pastela

Osagaiak:

125 gr gurin

3 arrautz

4 koilarakada azukre beltza

3 koilarakada irin

litro erdi esne gaingabetua

empanadillak egiteko xaflak

Hasteko, xaflak moldean jarri, kontuz ibili erraz apurtzen dira eta.

 Gero, irina behatu eta azukrearekin nahastu. Hobe da irabilgailua erabili. 

Gurina gehitu eta arrautzak, banan-banan.

 Esnea ere gehitu ahal da, pixkanaka. 

Ondoren, nahasketa xafletan bota eta labean sartu.

Labea 180ºtan, 40 minutu edo.



Hoztu ondoren, Lemon Curd ipini gainetik.

Lemon Curd

Osagaiak:

3 arrautz

150 gr azukrea

80 ml limoi zukua

55 gr gurin

limoiaren azala birrindua

Arrautzak irabiatu, azukrea gehitu eta limoiaren zukua. 

Ondo nahastu eta sutean jarri, "al baño maria". 

Ondo loditu arte.

Amaitzeko, bol baten jarri eta hoztu baino lehen gurina bota, urtu arte.

Limoiaren azala gehitu eta ondo nahastu.

Film trasparentearenkin estali eta hozkailura.

Nik, Lemon Curd, egun bat lehenago egiten dut.



Amaitzeko, ganache egingo dugu

Osagaiak:

50 gr desegiteko txokolatea

50 ml esne-gain

Txokolatea ondo birrindu.

Esne-gain berotu, iraki arte.

Txokolatearekin nahastu eta lemon curd gainetik bota.


Antza, gozo dago, egin ahala bukatu ziren....

ON EGIN!!!!!!!

 

15/10/2014 19:03

Marrubizko Galletak

osagaiak:

300 gr irin

125 gr glase azukrea edo icing sugar (gauza bera da)

125 gr gurin

arrautz bat

gatza pitin bat

Azukrea eta irina behatu eta nahastu, gatza gehitu eta arrautza. Ondo nahastu. Ondoren, gurina bota.

 Nahasketa eskuz egin daiteke, erreza da.

Ondo nahastu ondoren, orearekin bolatxo bat egin eta estali film trasparentearekin.

 Hozkailuan sartu gutxienez bi ordu.

Ondoren, arrabolarekin orea landu. Orea mozteko, fina egon behar du bestela galletak lodiegiak irtengo dira.

 Nik, zirkuloak egin ditut eta loditxoak horrela gustatzen zaizkidalako.

Labean sartu, 10-12 minutu edo gorritu arte, labea 180ºtan.

Buttercream:

100 gr glase azukrea edo icing sugar

100 gr gurin 

2 koilarakada esne gaingabetua

koilarakada bat marrubizko estraktua

Buttercream erabiliko dugu galletak betetzeko. 

Betiko moduan egingo dugu.

 Azken pausoa izango da estraktua bota. 

Oraingo honetan ez da tintatu behar estraktua emango dio kolorea.



Nik erabiltzen dudana, mermelada antzekoa da.


 



ON EGIN!!!!!

 

24/09/2014 19:30

Gazta eta Oreo Galletak

Osagaiak:

200 gr irin

150 ml olio

4 koilarakada azukre beltza

legamia sobretxo bat

150 ml esne gaingabetua

3 arrautz

oreo galletak

2 koilarakada kakao hautsak

Bizkotxoa betiko moduan egin eta bi zatitan zati. Nik, oreo galletak miniak erosi ditut eta osorik sartu ditut orean, labean sartu baino lehen baina, birrindu daitezke eta orearekin ondo nahastu.


10 edo 12 galleta.

Bizkotxoa bi zatitan egin odoren buttercream egingo dugu barrutik jartzeko.

 

Buttercream

Osagaiak:

250 gr gurin

250 gr glase azukrea

4 koilarakada esne gaingabetua

10-12 oreo galleta

200 gr gazta philadelphia

Azukrea behatu eta gurinarekin nahastu, irabiagailuz. 5-7 minutu indar gutxirekin, esnea gehitu, jarraitu irabiatzen. Ondoren gazta gehitu eta irabiagailuari indarra handitu, 7-8 minutu gehiago. Amaitzeko, oreo galletak birrindu eta buttercreamnarekin nahastu, hau eskuz egin daiteke.

Dena prest dago bizkotxoa betetzeko eta gero kanpotik apaintzeko.


ON EGIN!!!!

 

17/09/2014 16:35

    Koko eta Txokolate Galletak

Osagaiak:

300 gr irin

125 gr glase azukrea

125 gr gurin

arrautz bat

gatz pitin bat

2 koilarakada koko birrindua

Beti bezala, irina eta azukrea behatu eta nahastu, gatza bota eta jarraian  arrautza eta gurina. Eskuz egin daiteke, ondo nahastu eta hozkailuan sartu baino lehen kokoa bota. Orea ondo nahastu, prisarik gabe zaila da eta. Hozkailuan sartzeko film trasparentearekin orea estali, pilota bat eginez. Gutxienez bi ordu egon behar du hozkailuan.

Denbora pasa ondoren, orea atera eta bolatxoak egin labean sartzeko.


Labea 180ºtan egon behar du, galletak 12 minutu edo gorritu arte. Hozteko surzare baten gainean jarri.

Ondoren, txokolatearekin estaliko ditugu galletak.

Osagaiak:

75 edo 100 gr desegiteko txokolatea

"al baño maria" jarri txokolatea, ondo desegin arte. Gero galletak busti txokolatean eta listo, galleta osoa erdia edo txoko bat....

ON EGIN!!!!!

<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 >>