PUZZLE GALLETAK

15/03/2014 10:42

Gozoak eta errazak.

Osagaiak:

300gr irin

125 gr glas azukrea

arrautz bat

gatz pitin bat

125 gr gurin

Lehenengoz irina eta azukrea behatu. Ondoren, arrautza eta gatza gehitu eta ondo nahastu. Gero gurina bota eta jarraitu dena ondo nahasten. Dena oratu eta gero, sortu den orearekin pilota bat egin, estali film transparentearekin eta hotzkailuan sartu gutxienez bi ordu.

Ondoren, orea arrabol batekin ondo landu eta listo gailletak mozteko.


Nik halako bat erabiltzen dut

Moztu ahala labean sartu, 10-12 minutu, 180ºtan. Oso azkar hozten dira.