COOKIES
COOKIES
Osagaiak:
300 gr irin
125 gr glase azukrea
125 gr gurin
arrautz bat
gatz pitin bat
75 gr desegiteko txokolatea
Hasteko, irina eta azukrea behatu gero eskuz ondo nahastu. Gatza gehitu eta arrautza, jarraitu nahasten. Ondoren, gurina bota. Nik bol baten egiten dut.
Amaitzeko, txokolatea ondo birrindu eta orean sartu. Eskuekin dena ondo nahastu eta pilota bat egin.
Galletak egiten direnean, oreak egon behar du 2 ordu edo gehiago hozkailuan. Nik, film trasparentearekin estaltzen dut eta hozkailura.
2 ordu eta gero, has gaitezke bolatxoak egiten. Hemen den dena egin daiteke eskuz.
Umeekin egiteko ezin hobea, oso dibertigarria baita.
Labean sartu, 180ºtan, 10-12 minutu edo gorritu arte. Hozteko zursare baten gainean jarri.
Apaintzeko, nik txokolate gehiago jarri dizkiet. Horretarako, txokolatea "al baño maria" jarri dut eta galletak buzti egin ditut.
Nik, halako txokolate erabiltzen dut, galletak apaintzeko.
Kolore guztiak daude baina, oro har zuria erosten dut eta koloreztatzen ditut.
ON EGIN!!!!