BROWNIE
Ez dakit zenbat Brownie egin ditut baina, gaurkoa errazena da.
Osagaiak:
80 gr irin
150gr desegiteko txokolatea
200 gr gurin
200 gr azukre beltza
4 arrautzak
intxaurrak
Alde batetik, txokolatea eta gurina desegin behar dira, al baño maria gazteleraz esaten den moduan.
Bestalde, nahastu behar dira arrautz banan-banan azukrearekin. Irina behatu eta gehitu, astiro.
Behin, txokolatea guztiz desegin dagoenean bota oreari, ondo nahastu.
Amaitzeko intxaurrak gehitu, nahi beste
Labean sartu, 180ºtan 40-50 minutu edo zotza sartzean garbi badago listo.
Ondo hoztu arte ezin da atera moldetik.
Nik,amaitzeko, txokolate ganache botatzen diot.
Ganache:
50gr txokolate desegiteko ere
50 ml esne-gain
Txokolatea txikitu, oso txiki bada hobeto
Esne-gain sutan jarri ondo berotu eta bota txokolateari, ondo nahastu, txokolatea desegin arte.
Amaitzeko bota Brownietik, gainetik.
ON EGIN!!!
