Banilla Zaporezko Freskagarria

19/07/2014 11:26

Banilla Zaporezko Freskagarria

Udan gaudenez eta egiten duen beroa ikusita, hasi naiz edariak lantzen. Espero dut zuen gustokoa izatea.

osagaiak:

banilla zaporezko izozkia

banilla estraktu koilarakada bat

esne gaingabetua

Den dena hozkailuan egon behar du atera baino lehen, freskoago egoteko.

Banilla izozkia, 10 zati behar dira. Irabiagailuan sartu, irabiatu piti bat. Ondoren, banilla eta esnea, jarraitu irabiatzen. Esnea, edalontzi batekin nahiko. 

Nik, izotzak bota nizkion zerbitzatu baino lehen. Irabigailuan sartu eta pitin bat irabiatu.


ON EGIN!!!!