Blog

20/02/2016 14:54

Txokolatezko Galletak

Osagarriak:

350 gr irin

50 gr kakao hautsak

250 gr gurin

arrautz bat

120 gr azukre glas

gatz pitin bat.

 

Betiko moduan prestatuko ditugu.

Gogoratu, labea 180ºtan,10-12 minutu.


 

ON EGIN!!!!!

 

18/01/2016 18:14

Laranja Galletak

osagarriak:

400 gr irin

250 gr gurin

120 gr azukre glas

gatz pitin bat

arrautz bat

2 laranjen azal birrindua

Azukrea eta irina behatu, gatza bota eta gurina gehitu.

Ondoren, arrautza gehitu oreari.

Ondo nahastu eta bukatzeko laranjen azala bota.

Termomix badaukazue 20 segundotan nahasten da.

Eskuz bada, denbora gehiago bahar da dena ondo nahastu arte.

Labea 180ºtan, 10-12 minutu.

 

Nik, izar formarekin egin ditut eta gainetik txokolate pitin bat bota diet.

ON EGIN!!!!!
 

04/11/2015 19:47

Mikrouhinean egindako Flana

osagarriak:

esne edalontzi bat

bi arrautz

hiru koilarakada azukrea

Arrautzak eta azukrea nahastu, arrautzak banan-banan.

Jarraian esnea gahitu, ondo nahastu eta mikrouhinean sartu.

5 minutu, indar handienean.

Ondoren, atera eta plater batekin estali 2-3 minutu.

Amaitzeko, hozkailuan sartu.


ON EGIN!!!!!

26/05/2015 18:12

ARROZ-ESNEA

osagarriak:

litro bat esnea (osoa)

250 gr arroza

4 koilarakada azukre zuria

limoi baten azala birrindua

kanela ardatza

Lapiko baten esnea eta azukrea bota.

Sutean jarri, indar gutxirekin eta nahasi eten gabe.

Bero dagoenean, kanela bota eta jarraitu nahasten.

Irakiten hasten denean, arroza bota.

Ondoren limoiaren azala.

Denbora behar da egiteko, ez izan inolako prisarik.

Arroza bigunduta dagoenean, sutea amatatu eta kanela atera.

Nik, limoiaren azala botatzen diot eta gero ez dut kentzen baina, bota dezakezue limoi azal handi bat eta gero kendu, bakoitzaren gustora.

Zerbitzatu eta gainetik kanela hautsak bota.


 

ON EGIN!!!!!!

20/03/2015 19:07

Nocilla Flana

osagarriak:

esne-mamia sobretxo bat (royal)

1/2 l esne gaingabetua

200 ml esne-gain

200 gr nocilla edo nutella

Edalontzi bate esne pitin bat jarri eta esne-mamia sobretxoa bota.

Ondoren, sutean jarri soberan dagoen esnea eta esne-gain, ondo berotu arte.

Sua indar gutxirekin.

Bero dagoenean nocilla gehitu. Ondo nahastu, nocilla ondo urtu arte.

Amaitzeko, edalontzian dagoen nahasketa gehitu.

3-5 minutu gehiago mantendu sutean.

Moldeetan jarri eta zuzenean hozkailuan sartu.

Bi ordu edo.



ON EGIN!!!!!

19/03/2015 18:04

Txokolate Pastela

osagarriak:

130 gr gurin

130 gr azukre glase

4 arrautz

250 gr desegiteko txokolate beltza

80 gr hirin

legamia kimika sobretxo bat

Hirina, azukrea eta legamia behatu.

Ondo nahastu eta arrautzak bota, banan-banan.

Sutean jarri, al baño maria, txokolatea gurinarekin urtu arte.

Ondoren, dena nahastu eta labean sartu.

Beti bezala, labea 180ºtan 30-40 minutu.



Apaintzeko, gainetik azukre glase bota diot eta jaterakoan mermelada pitin bat.

ON EGIN!!!!

04/03/2015 18:27

CAPPUCCINO

Osagarriak:

1 l esne -gain

natillak egiteko sobretxo bat (8 anoakoak)

kafe edalontzi bat

Esne -gain sutean jarri, ondo berotu.

Jarraian sobretxoa bota eta ondo nahasi, desegin arte.

Amaitzeko, kafea bota, loditu arte.

BUTTERCREAM

150 gr gurin

150 gr glase azukrea

esne-gaingabetua koilarakada bat

150 gr desegiteko txokolatea

Azukrea behatu eta gurinarekin nahastu, esnea gehitu.

Irabiagailua, indar gutxirekin jarri 5-8 minutu.

Beste lapiko baten txokolatea desegin "al baño maria".

Ondo desegina dagoenean, bestearekin nahastu baina, astiro-astiro.

Ondo nahastuta dagoenean irabiagailuari indarra gehitu, 7-10 minutu gehiago.

Amaitzeko, buttercreamna erabiliko dugu flanak apaintzeko. Ganetik jarriko dugu.


 

ON EGIN!!!!!

04/03/2015 18:13

Gazta eta Txokolate Flana

Osagarriak:

4 koilarakada azukre

1/2 l esne-gaingabetua

1/2l esne-gain

250 gr gazta (igurtezko)

esne mamia sabretxo bat (royal)

150 gr desegiteko txokolatea

Sutean jarri azukrea eta esnea, ondo nahastu. 

Esne-gaingabetua gehitu dena ondo nahastu arte. 

Ondoren gazta bota eta ondo nahastu.

Gazta urtu ondoren sobretxoa (royal) bota.

Ondo nahasi, eten gabe.

Beste lapiko baten, txokolatea desegin "al baño maria".

Ondo desegina dagoenean, dena nahastu eta ondo nahasi.

Sutea indar gutxirekin jarri, prisarik gabe.



Nik gainetik galletak jarri dizkiot.

ON EGIN!!!!!!

28/02/2015 12:15

 


 


LIBURUAK

Atal honetan jarriko ditut nik erabiltzen ditudan liburuak. Liburutegietan daude, ez da beharrezkoa erostea.


 

Beste liburu batzuk, errezetak oso errazak dira.


Liburutegian aurkitu dudan liburu berria. 

Txokolatea lantzeko.


 

Beste liburu bat.


Liburu gehiago.


 

Aldizkariak ere daude.


 

Liburu gehiago, fondantekin lan egiteko.



Cupcakeak apaintzeko.



 

Txokolatea lantzeko beste liburu bat.


 

 

Umeentzako...



Macarons egiteko!!!!


Cake Pops egiteko, zoragarria!!!!


 

Liburu gehiago...


 

Tartak egiteko...


 

 


ON EGIN!!!

25/01/2015 11:19

Gazta Flana

Osagarriak:

4 koilarakada azukrea

1/2 l esnea gaingabetua

1/2 l esne-gain

250 gr gazta (igurtezko)

esne mamia sobretxo bat (royal)

Sutean jarri esnea eta azukrea, ondo nahastu.

 Jarraian esne-gain gehitu eta gazta. 

Ondo nahastu, gazta osoa desegin arte.

Amaitzeko, esne mamia sobretxoa bota. Ondo nahastu.

Dena ondo nahasi, loditu arte.

Ondoren, moldeetan jarri.

 Nik, moldeetan marrubizko mermelada jarri dut baina, izan daiteke edoizen zaporezkoa.

Hozkailuan sartu.

 


ON EGIN!!!!!!
 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 >>